2013(e)ko martxoaren 12(a), asteartea

Badator badator..

FORMULA 1

Badator berriro Formula 1 eta azken urteetan den bezala, Luis Hamilton eta Fernando Alonsoren betiko kontuekin, nahiz eta jadanik talde berberean ez egon.
Alonso asko sufritu zuen Maclaren taldean zegoenean, Hamilton kide zuelarik. Taldeak beti piloto Ingelesa defendatu du eta hori haserrea piztu zuen Fernandorengan. Horregatik, Ferrari taldean parte hartuko du denboraldi honetan, Renault taldean zegoenaren pozak berreskuratzeko nahian.

Bera eta bere taldeari buruz gehiago jakiteko, beraien twitter kontuak begira ditzakezue:

2013(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

FUTBOLA

ATHLETIC VS OSASUNA

Pasaden asteburuan ospatu zen Euskal taldeen partidu erkargarriena. Bi taldeek hiru puntuak behar zituzten baina batek soilik irabazi zezakeen. kasu honetan Athletic izan zen garailea eta jeitsiera postuetatik aldentzea lortu du. Susaetak sartu zuen txuri-gorrientzako gola, Ibai Gomezek egindako erdiraketa aprobetsatuz. Partidu lasaia izan zen, nahiz eta pasaden astean muniainek egindako deklarazioak sua piztu zuten osasunako zaleengan.

Partidua hasi baino lehen, apustuak Osasunaren aldekoak ziren, 1.61 solik ordainduz bere garaipena. Hurrengo orrialdetan apostatu daiteke hurrengo partiduetan: 

SASKIBALOIA

GAZTE BERRIAK

 Denboraldia gaizki hasi da Antsoaineko neskentzako. Juvenil mailan lehenengo urtea da gehienentzako, eta hori asko nabari da. Baina poliki-poliki erritmoa hartuz doa eta denboraldiaren bukaeran klasifikazio zerrendaren erdian geratzea dute helburu.




Taktika gehiago ikusteko, hurrengo web-gunetan sartu daiteke:

2013(e)ko martxoaren 6(a), asteazkena

U.D.C. TXANTREA

ASTEBURU BIKAINA URDINENTZAKO

  Asteburu ederra izan da U.D.C Txantrearentzako.Bere talde guztiek irabazi dute futbol mailan, bai neskak bai mutilak ere.
Garrantzitsuena 3.mailako taldearena izan zen, Mutilveraren aurkako garaipena lortu baitzuen, eta horrela, laugarren postuan finkatzea lortu du.Horrela bukatuz gero, igoera fasea jokatuko zuen, hurrengo denboraldian 2.B-n jokatu ahal izateko.